Event finished

Tickets for Instagram-eri buruzko ikastaro – lantegia Euskararen Etxean

Instagram-eri buruzko ikastaro – lantegia Euskararen Etxean

Additional info

Instagram-eri buruzko ikastaro – lantegia Euskararen Etxean

  • From 28 jan to 12 mar
  • From €0.00
  • Euskararen Etxea, Bilbao show map
Event information

Ikastaro - lantegiaren datak eta orduak. Aukeratu zein nahi duzun!

  • Urtarrilaren 28an, 18:00etatik 20:00etara
  • Otsailaren 13an, 10:00etatik 12:00etara
  • Martxoaren 12an, 10:00etatik 12:00etara

 

Instagram argazkiak eta bideo laburrak partekatzeko sare soziala da. Irudietan argazki efektu ezberdinak ezartzea ahalbidetzen du eta irudi hori guztiz aldatzea, marko, filtro, zein koloreen bidez beste itxura eta zentzu ezberdina lortuz.
Materiala horiek beste sare sozial batzuetan ere partekatzeko aukera ematen du.

Antzinako Kodak Instamatic eta Polaroid kamerak gogora ekartzen ditu argazkiek hartzen duten itxuragatik.

Instagram oso sare soziala famatua bilakatu da azken urtetan, azken finean gure eguneroko bizitza partekatzeko modu azkar eta sortzailea bihurtu delako. Esaten ohi da, argazkilari onak garelakoaren antzematea sortzen duela...

Egun, erabiltzaileek denetarik partekatzen dute Instagramen eta sare paregabea bihurtu da paisai, pertsonai, moda, janari... eta abar luze bateko edukiak zabaltzeko.

 

Euskararen Etxean ospatuko dugun ikastaro - lantegi honetan aplikazio honen nondik-norakoak ikasiko ditugu eta oinarriak azaldu: zertarako balio duen, erabiltzen hasteko beharrezko ezaugarriak, nola egin lagunak Instagramen erabiltzaileen artean, erabiltzaile taldeak ...

Eta guzti hori praktikotasun ikuspegi batetik landuko dugu eta zuzenean  aplikazioa erabiltzeari ekingo diogu. Argazkiak atera eta sare honetan partekatzen hasiko gara. Beraz, sormena piztuko dugu baita ere.

Beste erabiltzaile euskaldunak ezagutzeko aukera izango dugu. Ba al zenekien euskaldunak jo ta ke gabiltzala Instagramen?

 

Beharrezko materialak: gogoa eta sakelako telefonoa.

Plaza kopurua: lehen saio honetan 20 lagunentzako lekua izango da, jarduera eta praktika erosotasunez burutu ahal izateko.
Eskaera gehiago egonez gero, beste saio bat antolatuko dugu otsailean.

Could be of your interest...