Event finished

Tickets for Jakintza Librearen III Jardunaldiak. Sarean Jaioberriak

Jakintza Librearen III Jardunaldiak. Sarean Jaioberriak

Additional info

Jakintza Librearen III Jardunaldiak. Sarean Jaioberriak

  • 30 may 2012
  • From €0.00
  • Euskararen Etxea, Bilbao show map
Event information

Aurten ere Jakintza Librearen III Jardunaldiak ospatuko ditugu. Aurtengo gaia "Sarean jaioberriak. Mundu digitalean sortutako lankidetza aukera berriak" izango da.
Komunikabideetako mahai ingurua, Euskararen Interpretazio Zentrora bisita, Storytelling tailer bat, sarean jaio eta gizartearen partaidetza eskatzen duten egitasmo ezberdinen aurkezpenak eta bukatzeko, Alfonso Alcántararen (@yoriento) hizaldi bat izango da. 

 

DATUAK:

Maiatzaren 30ean Bilbon, Euskararen Etxean. 

  • Goizeko saioa: 10.00etatik -13.30etara
  • Arratsaldeko saioa: 16.00etatik - 21.30etara 

 

EGITARAUA:

  • 10.00etatik-12.00etara 
    Kazetaritza berria sarean. Komunikabideetako mahai ingurua. 
     
  • 12.00etatik-13.30etara
    Euskararen Interpretazio Zentrora bisita
    Bisita hau eredutzat hartuko da arratsaldeko saioan Storytelling-ari buruzko tailerra bideratzeko (@filmatu-ren eskutik) 
     
  • 13.30etatik-14.00etara 
    Pintxoak
     
  • 16.00etatik-18.00etara
    Tailerra: Storytelling. Sarean historiak sortuz
    Álvaro Andoin (@filmatu). Smartphone-kin eduki multimediak sortzeko eta sare sozialetan hedatzen eta partekatzen ikasteko tailerra. 
    * Oharra: tailer honetan partehartzeko plaza eskuratzeko, izena eman hemen. Doakoa da. 
     
  • 18.00etatik-19.30etara:
    Sarean Jaioberriak hitzaldiak
    Sarean, mundu digitalean, sortutako egitasmoak dira guztiak, off line mundura zuzentzen direnak gizartearen onurako, honen laguntza jasotzeko edo partekatzea eta sarean lankidetza lortzeko asmoarekin. 

      -Xabi del Rey (www.hermeneus.es): jakiak zuzenean ekoizleengandik erosteko online plataforma. 
      - Iker Sagasti (www.dirutza.com): euskal kulturarekin lotutako egitasmoak bideratzeko crowfounding     plataforma.
      - Edorta Berraetabeña (Gartxot filma): Gartxot filmaren ekoizpenaren portzentai bat hiritarron nanoaportazioen bidez egin zen.
      - Arantza Mesa (Donearte ekimena): ONG 2.0 kasua.
      - Álvaro Andoin (Filmatu): sarerako istorioak sortzen, Storytelling egitasmoa.
      - Unai Bilbao Cabezas (Kulturize: inguruko ekitaldien mugikorretarako agenda; www.dingadanga.com: shopping  + aisia) 
      - Juanan Pereira (www.babeliumproject.com): Hizkuntzak ikasi eta irakasteko komunitatea.
  • 19.30etatik-20.30etara
    Manuel Alcántararen hitzaldia (@yoriento): Mundu digitalean lankidetza aukera berriak.
     
  • 20.30etatik-21.00etara 
    Pintxoak

Could be of your interest...